lunes, 19 de marzo de 2012

Partidu penagarria...

Hura bai partidu txarra Sanmaniegoren aurka jokatu genuena. Hasteko, galdu egin genuen, eta gainera, gure jokalarietako bat, Amaia Aguirre, lesionatu egin zen eta aste baterako, gutxienez, du errekuperatzeko. Horrez gain, beste istripu txiki bat gertatu zen, lasai-lasai geundela partidua jokatzen, bapatean, Andreak buruan kolpe izugarria hartu zuen lurraren kontra eta ia konorterik gabe gelditu zen. Eskerrak susto txiki bat izan zela.
Prtidu penagarri honen ondorioz, gure hurrengo helburua ondo prestatzea da haien kontra 24 puntutik gutxienez irabazteko, beste partidu guztiak irabaziz, noski. Hau lortzen badugu, liga gurea izango da. Ondo prestatzeko, talde osoak erabaki serio bat hartu behar du, gehiago eta hobeto entrenatu beharko dugu, eta serioago, modu honetan, gure jokatzeko modua asko hobetzeko eta Sanmaniegori paliza ederra itzultzeko.
Barkamena eskatzen diegu gure jarraitzaile guztioi, eta espero dugu animatzen jarraitzea pasatu dena kontuan hartu barik.


1 comentario: